jueves, 29 de agosto de 2024

Arbesko festek gaur egingo dute eztanda

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 29 de Agosto de 2024.

Arbesko festek gaur egingo dute eztanda

Arbes auzoko festak gaurtik igandera bitartean ospatuko dira. Jai Batzordeak programazio anitz eta zabala prestatu du festez gozatzeko. Gaur kirola izango da protagonista.

Argazkia: Fiestas de Arbes.

Auzoko festetako aroak aurrera darrai, eta gaurkoan Arbesko jaiek egingo dute eztanda. Jai Batzordeak publiko guztiak aintzat hartu dituen programazio anitz eta zabala prestatu du festez gozatzeko. Gaur kirola izango da protagonista nagusia. 16:00etan, Real Unionen laguntzarekin, penalti jaurtiketak egingo dituzte 6 eta 12 urte arteko gaztetxoek. Ondoren, 18:00etan, Leka-Enea klubak mahai teniseko txapelketa antolatu du. 19:30etik 20:30era, merienda egingo dute Pizzeria Peccatoren produktuekin, eta bitarte horretan Arbes Bidasoa klubeko judokak omenduko dituzte aurten lortutako emaitza onengatik. Azkenik, eguna biribiltzeko, 21:00etatik 23:00etara txiki dantza jarduera egingo dute Mikeltxi DJarekin.

Festa giroak bihar izango du jarraipena, eta ospakizunak igandera arte luzatuko dira. Lau egunez ez da aspertzeko aukerarik izango Arbesen. Hona hemen programazioa egunez egun:

Arbes auzoko jaiak

Hilak 29, osteguna

  • 16:00etan: Real Unionen laguntzarekin penalti jaurtiketak 6-12 urte arteko gaztetxoentzat.
  • 18:00etan: Leka-Enea klubak antolatutako mahai tenis txapelketa.
  • 19:30etik 20:30era: Merienda Pizzeria Peccatoren eskutik. Ondoren, omenaldia Arbes Bidasoa klubeko judokei aurten lortutako arrakastengatik.
  • 21:00etatik 23:00era: Txiki dantza DJ Mikeltxirekin.

Hilak 30, ostirala

  • 11:30etik 13:00etara: Irun Bike Centerrek antolatuta, haur jolasak bizikletekin.
  • 16:00etan: Haur jolasak.
  • 18:00etan: Bidasoako erraldoien emanaldia.
  • 20:00etan: Sevillanak Carmelo eta Alma Gitana taldeen eskutik.
  • 22:00etan: Dario Maresen bakarrizketa.
  • 23:30ean: DJ Hector.

Hilak 31, larunbata (San Ramon eguna)

  • 10:00etan: Marrazki lehiaketa Arbes Auzo Elkartean.
  • 10:00etan: Erroibide Saskibaloi taldeak antolatuta, 3×3 saskibaloi partidak Nagore Laffage parkean.
  • 11:00etan: Igel txapelketa.
  • 11:30ean: San Martzial ermitan auzoko hildakoen omenezko meza.
  • 12:00etan: Toka txapelketa.
  • 12:00etan: Muxikoak Arbesko plazatxoan.
  • 12:30ean: Binakako futbolin txapelketa. Izen ematea: 12 euro.
  • 16:00etan: Zortzi erregetako mus txapelketa Txispea tabernan.
  • 17:00etan: Arbes plazatxoan, herri kirolak kuadrillaka.
  • 17:30ean: Los Pasai Txaranga.
  • 19:30ean: Sol de Loto dantza taldearen emanaldia.
  • 20:30ean: II. Txapel Jaurtiketa lehiaketa.
  • 21:30ean: Apaga eta Vamonos talde irundarraren kontzertua.
  • 23:00etan: DJ Hector. Gaia: Gau Eivissarra.

Irailak 1, igandea

  • 09:30ean: Diana Irungo Udal bandako txistularien eskutik.
  • 10:00etan: Balkoi loredunen lehiaketa eta 3×3 saskibaloi txapelketaren jarraipena.
  • 12:30ean: Irungo Udal Bandaren emanaldia.
  • 14:30ean: Herri bazkaria. Menua: paella, txerri saiheskia, edaria, postrea eta kafea. Prezioa: helduek 25 euro eta haurrek, 10.
  • 17:00etan: Truck txapelketa Vitoria tabernan.
  • 18:30ean: Herri kirolak Arbesko plazatxoan, Bihurriren eskutik.
  • 20:00etan: Matraka elektrotxaranga.
  • 22:00etan: Emanaldi sorpresa eta jaien bukaera.

No hay comentarios: