miércoles, 28 de agosto de 2024

Kultura auzoetara eramango dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 28 de Agosto de 2024.

Kultura auzoetara eramango dute

Auzo elkarteekin batera kultura auzoetara iristeko programazioa ondu du udalak. Lehenbiziko ekimena, ostiral honetan.

Auzoetako kultur agenda josi du lehen aldiz Irungo Udalak. Horretarako, Irungo auzo elkarteekin aritu dira elkarlanean, “kalitetezko” kkultura eskaintza egin ahal izateko. Egitarau honen aurkezpena egin dute gaur San Juan plazan eta bertan izan dira Nuria Alzaga Kultura ordezkaria, Sergio Javier Parte Hartzearen ordezkaria edota Juncal susperregi Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteko kidea, eta Auzo Elkarteen Federazioko hainbat ordezkari.

Auzoetara kultura gerturatzearen ideia, 2023ko aurrekontu parte hartzaileetatik dator. Javierren arabera, Irungoa izatea “bere auzokoa izatea ere bada” eta hargatik “albiste ona” da auzo elkarteekin elkarlanean aritzea udal ordezkariarentzat. Esperientzia hau “oso aberasgarria” dela erantsi du Alzagak, eta aniztasuna ardatz duen agenda bat prestatu dutela azaldu du.

Agendaren kartela argitaratu badute ere, soilik aste honetako jardueraren berri eman dute. Hala, Kantujira egingo da Urdanibia plazatik abiatuta ostiral honetan, hilak 30. Ibilbideak San Martzial kaletik jarraituko du Karrika Nagusirantz, eta Foru eta Legia kaleak pasatuz. Jarraian, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldeak kontzertua eskainiko du.

No hay comentarios: