viernes, 13 de septiembre de 2024

Bidegorri baten proba pilotua egingo dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 13 de Septiembre de 2024.

Bidegorri baten proba pilotua egingo dute

Irungo mugikortasunaren astearen baitan egingo dute proba. Nafarroa hiribidean bidegorri bat txertatuko dute.

Datorren astean gauzatuko da mugikortasunaren astea. Zehazki, irailaren 16tik 22ra izango da. Aste horri begira, Irungo Udalak prestatu dituen jarduerez gain proba pilotu bat egingo dute. Nafarroa hiribideko goranzko noranzkoan bidegorri bat txertatuko dute.

Neurri hau, etorkizunari begira, urrats handia izan daitekeela adierazi du udalak, hiriko mugikortasun jasangarriaren planak (HMJP) hirian bidegorri baten jarraikortasuna ezartzen duelako.

“Proba pilotu honek aukera emango digu diseinu berriak martxan ikusteko obra zibileko inbertsioak egin aurretik. Ildo horretan, jarduketa pilotu honek bideko segurtasuna eta joan-etorrietarako aukerak hobetuko ditu, komunitateari begira antolatutako kale-diseinua sustatuko du eta adin eta gaitasun guztietako pertsonen irisgarritasuna eta erosotasuna handituko ditu” adierazi du Borja Olazabalek, Mugikortasun eta Garapen Jasangarriko ordezkariak. Iaz, gainera, mugikortasunaren astearekin bat eginez, beste proba pilotu bat egin zutela gogoratu du zinegotziak. Kokalekua proba horren Kolon pasealekua izan zen.

Nafarroa hiribidean egongo diren aldaketak

  • Goranzko norakoan: aparkalekuen ilara kenduko da.

  • Beheranzko norakoan: ez da aldaketarik egongo

Ibilgailuei dagokienez

  • Ostiralean (hilak 13) zein larunbataren (hilak 14): Udaltzaingoak hesiak jarriko ditu ibilgailuak asteburuan zehar erretiratzeko.
  • Astelehenean (hilak 16): Brigadako new jerseyak eta seinaleak jarriko ditu.
  • 16tik 18ra: txirrindulariak zenbatu, bidegorria mantendu eta galdeketak egingo dituzte.
  • Astelehenean (hilak 23): brigadak balizak eta seinaleak jasoko ditu eta ondoren, berriz ere, aparkatzeko libre geratuko da eremua.

Horrez gain, zamalanetarako eremua eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak kontrako noranzkora lekualdatuko dituzte.

No hay comentarios: