viernes, 13 de septiembre de 2024

Gasteizera joan da Adour-Bidasoa lehiaketako lehen saria

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 13 de Septiembre de 2024.

Gasteizera joan da Adour-Bidasoa lehiaketako lehen saria

Jesus Maria Saez de Vicuña Otxoa gasteiztarrak irabazi du aurtengo lehiaketa, 'Hodeia zainduz' lanarekin. Aurten aurkeztutako 52 lanak ikusgai izango dira Amaia KZn.

Aurtengo Adour-Bidasoa margo lehiaketak badu irabazlea, horri berri eman du gaur Irungo Udalak. Jesus Maria Saez de Vicuña Otxoa gasteiztarrak irabazi du aurtengoa, Hodeia zainduz izeneko lanarekin. 2.500 euroko saria jasoko du aurki, eta plaka bat. Saritutako artelana udalaren ondarera pasatuko da, eta gaurtik (hilak 13) erakusketa batean ikusgai izango da.

Aurten 52 artelan aurkeztu dira eta horiek ere erakusketa honetan jarriko dituzte. Amaia KZn zabalduko dute, gaurko 19:00etan izango da inaugurazioa. Urriaren 13ra bitarte izango da zabalik, ohiko ordutegian: 18:00etatik 21:00etara asteartetik larunbatera eta igandetan 11:30etik 13:30era.

Epaimahaiaren sari berezia Errioxara joan da: Francisco Javier Garrido Romanosek eraman du. 500 euroko saria emango diote. Bestalde, Martzel do Nascimentok eramango du artista gaztearen saria. Honek ere 500 euro jasoko ditu. Edorta Kortadik, Javier Sagarzazuk, Helena Elbustok, Xabier Arribasek eta Maria Jose Aranzastik osatu dute epaimahaia.

No hay comentarios: