martes, 15 de octubre de 2024

Santomasetarako txosna eskaera egin daiteke jada

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 15 de Octubre de 2024.

Santomasetarako txosna eskaera egin daiteke jada

Guztira sei txosna jarriko dira aurten Urdanibia plazan. Eskaerak, hilaren 25a baino lehen egin beharko dira.

Hilaren 21ean ospatuko dira santomasak eta aurten ere txosnak jarriko dira Urdanibia plazan. Bertan txokoa izan nahi duenak dagoeneko egin dezake eskaera, hilaren 25a baino lehen. Eskaerak, HAZ bulegoetan, edota udalaren webgunean aurkeztu behar dira.

Deialdi honetan, eskakizunak betetzen dituzten Irungo kultur eta kirol entitate eta elkarte guztiek, aisialdikoek eta sozialek hartu dezakete parte. Onartzen diren eskabideak lau multzotan sailkatuko dira: kultur elkarteen eskabideak; kirol elkarteenak; gazte elkarteenak eta ikastetxeenak; eta elkarte sozialenak eta gobernuz kanpoko erakundeenak.

Onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda eta onartzen ez direnena hilaren 30ean argitaratuko dute, Kultura eta Kirol arloaren bulegoetan, HAZ bulegoetan eta udalaren orrialdean. Hiru egun egongo dira alegazioak aurkezteko eta epe hori bukatuta erreklamaziorik ez balego, behin betikotzat joko dira zerrenda horiek.

Zozketa, berriz, azaroaren 13an egingo dute jendaurrean, 19:00etan, Amaia KZko hitzaldi aretoan. Eskaria egin dutenek bertan egotea beharrezkoa izango da eta gehienez sei postu esleituko dituzte.

No hay comentarios: