Eraiki Dantza Taldea otsailaren 23an Irunen egingo den Iñudeen eta Artzainen konpartsa antolatzen hasi da dagoeneko. Desfilearen nondik norakoak zehazteko asmoz, taldeak bilera bat egingo du urtarrilaren 25ean Behobiako Auzo Elkartean eguerdiko12.00etan. Bertan, dantzariek Eraiki taldeak antolatutako ekitaldian izena emateko aukera izango dute, eta konpartsa osatzen duten pertsonaiak banatuko dira. 

Iñudeen eta Artzainen eguna otsailaren 23an ospatuko da aurten Irunen, ohiko moduan, Inauterien aurreko igandean. Urtero bezala, Irungo kale nagusiak zeharkatzen dituen desfile honetan adin guztietako dantzariek parte hartu ahalko dute. 

Iñudeak eta artzainak ez dira desfileko pertsonai bakarrak izango. Izan ere, medikuak, erizainak, apaizak, alkateak, baserritarrak eta bestelako pertsonai osagarriak ere ezinbestekoak baitira. Urtarrilaren 25eko bileran konpartsan izena emateko epea irekiko da eta inskripzioa desfilean parte hartzeko interesa duten pertsona ororentzat zabalik egongo da, bai pertsonai zein dantzari gisa.