Jose Mari Perea Barrosek tenplaketa koloreen eta kolore akrilikoen tailerra egingo du
Pintura tailerra Marrazketa eta Pinturako Udal Akademian izango da martxoaren 7an, larunbaterekin, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea datorren astelehenean, hilaren 16an, irekiko dute.
Jose Mari Perea Barros artistak pintura denon eskura jarriko du. Tenplaketa koloreen eta kolore akrilikoen gaineko tailerra egingo du martxoaren 7an, Marrazketa eta Pinturako Udal Akademian. Tailerrean, artistak bere lanak erakutsiko ditu, “sorpresaz beteriko bideetan ibiltzea” zer den azalduko du. Gainera, tailerrean parte hartzen dutenek aukera izango dute tenplatzeko koloreak eta kolore akrilikoak egiteko, ondoren horiekin praktikatzeko. Tailerra 10:00etatik 14:00etara bitarte egingo dute.
Datorren astelehenean, hilaren 16an, izena emateko epea irekiko dute, eta martxoaren 2ra bitarte zabalik egongo da. 16 urte goragoko herritarrek aukera izango dute tailerrean parte hartzeko, 22 euroan. Taldea gutxienez bost lagunekin eta gehienez 15 lagunekin osatuko dute, informazio gehiago nahi izanez gero, 606 22 04 17 edo 695 75 29 94 edota pinturamargoa@irun.org. Nabarmendu dute izena ematen dutenek ez dutela behar aldez aurreko teknikaren berri izan behar.


No hay comentarios:
Publicar un comentario