viernes, 13 de febrero de 2026

Mikel Torres lehendakariordea Via Irun proiektua ezagutu du

Noticia publicada en Bidsoko HITZA, el viernes día 13 de Febrero de 2026.

Mikel Torres lehendakariordea Via Irun proiektua ezagutu du

Via Irun Gipuzkoako hiri-berroneratzeko proiektu handiena da, eta egun abandonatuta dagoen trenbidearen eremua eraldatuko du.

Via Irun proiektuak aurrera jarraitzen du, gero eta gutxiago falta da Gipuzkoako hiri-berroneratzeko proiektua egia bihurtzeko. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Ekonomiako, Laneko eta Enpleguko sailburua, Irunera etorri da gaur goizean. Txanaleta plazan hasi dute bisita, eta bertan proiektuaren gaineko azalpen tekniko zehatzak eta plano teknikoak jaso ditu Torresek. Ondoren, Aduana kalera abiatu dira, Via Irunen eraikin publiko zentral eta nagusia beratik bertara ezagutzea. 

Via Irun proiektuak goitik behera eraldatuko du gaur egun erabiltzen eta egoera kaxkarrean dagoen trenbide-eremu handia. Aduana zaharra hiri-barruti berritzailea garatzeko estrategia-zentroa izango da. berrikuntzaren, kohesio ekonomiko eta sozialaren eta eraldaketa digital eta ekologikoaren premisen arabera diseinatuta. Bertako 33.000 m2 etxebizitza libre eta sozialera 25.880 m2 eta parkeetara 30.000 m2 baino gehiago bideratuko dira. 

Cristina Labordak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa nabarmendu du. “Lehendik ere Via Irunen aldeko konpromisoa zuen. Gainera, proiektu honek potentzialtasun izugarria du hainbat esparrutan aukerak sortzeko”, adierazi du. Ildo beretik, Mikel Torrese ere proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Ez da hirigintza kontua bakarrik, espazioa eraldatzeaz ere ari baikara, urte luzeetan hiria zatitu duen arrakala fisiko bat hiriaren bihotza izan dadin”.

Bisita amaituta, bai Laborda bai Torres Ducourau jauregira joan dira, Bidasoaldeko Enpleguko eta Tokiko Garapeneko Plan Pilotuaren aurkezpenean parte hartzeko. Irun eta Hondarribiko enplegu-politiken eta garapen ekonomikoaren gidari izango diren ildo estrategikoak aurkeztu dituzte.

No hay comentarios: