Via Irun, Korrika eta Irungo alkatea

Astearte honetan, Irungo CBA gunean, Via Irun proiektuaren aurkezpen publikoa egin da. Hain zuzen egun horretako gauan Korrika gure herriko kaleetatik pasako zelarik.
Zergatik lotzen ari naiz Via Irun eta Korrika?
Bidali zure gutuna!
Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.
Lotura gure alkatea da, bietan egon delako, Korrikan lekukoa eramaten eta Via Iruneko aurkezpenean, bertan egonda. Bada, bitxia izan da bigarren honetan euskararekiko gure alkateak izandako jarrera. Udal teknikariak proiektuaren aurkezpena elebidun hasi ziren egiten, oso ondo gainera, biak zorion-tzeko modukoak. Baina momentu batean publikoko entzule batek alde egin zuen, euskara ez omen zuen ulertzen eta. Segituan, alkatearen agintea iritsi zen, eta hortik aurrera azalpen guztiak gaztelera hutsean egin ziren. Hortik ordu batzuetara Korrikaren lekukoa hartu zuen. Norberak atera ditzala bere ondorioak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario