martes, 28 de abril de 2026

Hildako bat aurkitu dute Belaskoeneako txabola batzuen ondoan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 28 de Abril de 2026.

Hildako bat aurkitu dute Belaskoeneako txabola batzuen ondoan

Ertzaintzak gertatutakoaren ikerketa abiarazi du, eta lehenengo ikerketen arabera suzko arma batekin egindako lesioen ondorioz izan da.

Ertzaintza, artxiboko irudi batean.

Gaur goizaldean, ezbeharra izan da Belaskoenea auzoko txabolen eremuan. 03:30ak aldera, Ertzaintzak gizon baten gorpua hilda agertu delako abisua jaso du. Ertzaintza eta larrialdi zerbutzuak hara bertaratu, eta lehen zantzuen arabera suzko arma batekin egindako lesioen ondorioz hil dela gizona azaldu du Herrizaingo Sailak. Larrialdi zerbitzuek gizonaren heriotza besterik ezin izan dute egiaztatu.

Ertzaintzak heriotzaren nondik norakoak argitzeko ikerketa hasi du. Agintaritza judizialari aurkikuntzaren berri eman ondoren, hildakoaren gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.

No hay comentarios: