Sanmartzialetako kartel lehiaketa, finalistak
29 proposamen jaso dituzte aurten, eta bost finalisten artean aukeratu beharko dute 2026ko sanmartzialetako kartela.
Sanmartzialak hasteko hilabete pasatxo falta da, eta dagoeneko jaietako kartel lehiaketa finalistak gogotsu daude ea euren kartela protagonista bihurtuko den jakiteko. 16 urtetik gorako irundar orok aukera izango du gustuko kartelaren alde bozkatzeko udal webgunean, hilaren 14ra bitarte. Batzorde artistikoak bost kartel finalisten hautaketa izendatu dute, jasotako 29 proposamenen artean.
Herri bozkaketa hilaren 14an amaitu, eta biharamunean, hilaren 15ean, Batzorde Artistikoa bilduko da aurtengo kartel lehiaketaren emaitzak jakinarazteko. Jendeak gehien bozkatutako kartela udalarena izatera pasako da.
Jaietako kartel irabazleak 1.200 euroko lehen saria jasoko du, eta bestalde, 300 euroko accesita banatuko dute. Aurkeztutako lan guztiak Amaia KZn erakusgai izango dira ekainaren 12tik 28ra, biak barne.


No hay comentarios:
Publicar un comentario