martes, 14 de julio de 2026

'Ibaia izena duen herrialde bat' lehiaketaren edizio berria, martxan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 14 de Julio de 2026.

'Ibaia izena duen herrialde bat' lehiaketaren edizio berria, martxan

30 beherakoei zuzendutako arte digitalaren lehiaketa da, eta Bidasoako lurraldearen natura-ondareari balioa ematea du xede.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Ibaia izena duen herrialde bat arte digitalaren lehiaketaren edizio berri bat martxan jarri du. 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago, eta parte hartzaile bakoitzak Irungo, Hondarribiako eta Hendaiako lurraldearen natura-ondarea balioan jarri beharko du. Proiektuak arte digitaleko tekniken bitartez egindakoak izan behar dute, paisaia adierazgarri batean inspiratuta. Irabazleak 500 euroko saria izango du.

Dagoeneko interesdunek lehiaketaren gaineko informazio guztia dute Partzuergoaren webgunean. Urriaren 26ra bitarte, proiektuak aurkezteko denbora izango dute, alegia, lau hilabeteko epea izango dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Lanak posta elektronikoz bidali beharko dituzte, consorcio@bidasoa-activa.com helbidera. 

Proiektu guztien aukeraketa bat egitean, proiektu irabazlea Partzuergoaren webgune ofizialean argitaratuko dute. Gainera, lanen aukeraketa bat egingo dute eta Bidasoko Interpretazio Zentroan erakutsiko dituzte.

No hay comentarios: