lunes, 6 de julio de 2026

Isuri Gutxiko Eremuari buruzko informazio-puntua, Txanaleta plazan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 6 de Julio de 2026.

Isuri Gutxiko Eremuari buruzko informazio-puntua, Txanaleta plazan

Gaurtik irailera bitarte, IGEari buruzko zalantzak argitzeko bulegoa jarriko dute, eta astelehenetik ostiralera irekita egongo da.

Maiatzeko bilkuran Isuri Gutxiko Eremua (IGE) arautzeko ordenantza aurkeztu zuten, eta aurreikuspenen arabera onespena abnedurako iragarri zuten. Erabaki horrek zalantzak eragin ditu hiritarren artean, eta horiek argitzeko informazio-puntua jarriko dute Txanaleta plazan. Gaurtik, hilak 6, irailera bitarte egongo da irekita honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara; eta asteazkenetan eta ostiraletan, 17:00etik 19:00era ere irekia izango da. 

Hasierako onespena jaso ostean, jendeaurrean jarri dute gaia. “Fase hori funtsezkoa da izapidetze administratiboan: alde batetik, prozedura gardena dela bermatzen du; eta, bestetik, hiritarrei, enpresei, elkarteei eta bestelako interesdunei aukera ematen die dokumentazioa eskuratzeko, kontsultak egiteko eta alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkezteko”, adierazi du udalak. Bide beretik, Sergio Javier Garapen eta Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak: “Gure asmoa da hiritarrek ulertzea zein urrats egin ditugun jada eta zein urrats egingo ditugun etorkizunean, pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duen prozesu honetan”.

Bulegoarekin batera, udalak 7.000 triptiko baino gehiago banatu ditu txoko ugaritan. Triptikoan jasotako informazioa Txanaleta plazan ere jasotzeko aukera izango dute. Honekin guztiarekin, udalak IGEaren prozesuari dagokionez gardentasuna bermatzea du helburu. 

No hay comentarios: