lunes, 6 de julio de 2026

Leptospirosis kasuak antzeman dituzte Larreaundiko putzuen inguruan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 6 de Julio de 2026.

Leptospirosis kasuak antzeman dituzte Larreaundiko putzuen inguruan

Bizilagunek birus honen arriskuaz ohartarazi dute; azken egunotan, txakur bat hil da errekako urak kutsatuta.

Larreaundi-Olaberriako eta Dunboako bizilagunak kexu dira azken egunotan errekako urak duen egoeragatik. Bizilagunen whatsapp talde batetik helarazi dute, errekako ura Leptospirosis birusa dela eta, kutsatuta dagoela. Birus hau arratoien txiza eragindakoa da, eta bai txakurrentzat bai gizakientzat oso arriskutsua izan daitekeela diote. Arriskuaz ohartarazita, bizilagun batek Larreaundiko putzuen inguruan bere txakurra kutsatuta hil dela adierazi du. 

Errekako urarekin kontaktuan egotea oso arriskutsua dela adierazi dute, eta horregatik, txakurrak errekara eramateko eta errekan zein inguruko putzuetan ez bainatzeko dei egin dute. 

Leptospirosis birusaren sintoma nabarmenenak sukarra, buruko mina, giharretako mina eta giltzurrunetako mina dira. Hildako txakurraren kasuan, jabeak azaldu du giltzurrunetako arazoak eta gorakoak izan direla arrazoi nagusiak. 

No hay comentarios: