miércoles, 15 de julio de 2026

Luis Marianoren heriotzaren 56. urteurrena

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 15 de Julio de 2026.

Luis Marianoren heriotzaren 56. urteurrena

Atzo, hilak 14, urteroko omenaldia egin zuten Luis Marianoren estatuaren aurrean, heriotzaren 56. urteurrenaren egunean.

Uztailak 14, Luis Mariano abeslaria oroitzeko eguna. Urtero legez, atzo arratsaldean, hilak 14, 56. omenaldia egin zuten bere izena daraman plazan. Omenaldian dozenaka lagun bildu ziren, eta abeslari irundarraren gertukoak ere bertan izan ziren, tartean, Luis Mariano berarekin harreman zuzena zuten Patxi Lacan eta bere senideak. 

Abeslariaren heriotzatik 56 urte pasa diren arren, bere oroimena bizirik jarraitzen du Irunen. Ekitaldian, Luis Mariano Lirika Elkarteko kideak ere izan ziren, eta publikoarekin batera, C’est magnifique Luis Marianok idatzitako abestia kantatu zuten.

Udalbatzako hainbat kide ere omenaldian izan ziren, Cristina Laborda buru zutelarik. Omenaldia amaituta, alkateak eta elkarteko kideek lore sorta bana jarri zuten estatuako bi aulkietan.

No hay comentarios: