jueves, 9 de julio de 2026

Txinzerrek langileen baldintzak hobetzeko akordioa onartu du

Noticia publicada en Bidasoko HITZAS, el jueves día 9 de Julio de 2026.

Txinzerrek langileen baldintzak hobetzeko akordioa onartu du

Txinzerrek 182 eguneko grebari amaiera eman dio, eta enpresak greba amaierako akordioaren balorazioa egin du.

Txinzerrek greba amaierako akordioaren balorazioa egin du. Atzo, hilak 8, 182 eguneko grebaren ondoren, langileen eta enpresaren arteko akordioa lortu zuten. Enpresak ateratako komunikatuan azken hilabeteetako negoziazioei garrantzia eman diete, eta era berean, zehaztu du akordioa Administrazio Kontseiluak aho batez lortu duela. Honela, langileen lan baldintzak hobetu eta zerbitzu publikoak indartuko dituzte, eta Irunen eta Hondarribian kalitatezko eta jasangarritasunez. 

Akordioak EAEko toki administrazioetako langileen lan baldintzak arautzen ditu, eta akordioarekin batera, Lanpostuaren Balorazioa onartu dute. Neurri honen bitartez, lanpostu bakoitzaren eginkizunak eta erantzukizunak modu objektiboan aztertuko dituzte. Langileen ia %90aren ordainsariak hobetuko dituzte, eta aldi berean, langile bakar bati ere ez zaio soldata murriztuko.

Gainera, akordio honi esker Txinzer urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan funtsezko zerbitzuak eskaintzen dituen errealitatera egokituko da; prebentzioaren, laneko segurtasunaren, lanpostu hutsen estalduraren eta aseguru estalduren arloak kontuan hartuta. 

Kalitatezko zerbitzua bermatu

Txinzerrek Irungo eta Hondarribiko 80.000 biztanleri zerbitzua eskaintzen die egunero: ura hornitzeko, saneamenduko, hondakin bilketako eta kale garbiketako zerbitzuak. Testuinguru horretan, erakundeak lan-baldintzen hobekuntzaren eta zerbitzuaren jasangarritasun ekonomikoaren arteko oreka bermatzea lortu du jarraitutasuna eta kalitatea galdu gabe, baita tasen igoera mugatu ere.

“Lortutako akordioari esker, etorkizunean ere berme berberekin eskaintzen jarraitu ahal izango dira, eta datozen urteetarako aurreikusitako hobekuntza proiektuak garatzen segitzeko aukera izango da. Akordioaren aho bateko onarpenak eta alderdi guztiek sinatu izanak amaiera ematen diote negoziazio etapa bati”, amaitu dute komunikatua.

No hay comentarios: