Irungo eta Hondarribiko EAJk modu positiboan baloratu du greba amaitzearen erabakia
Txinzerreko greba amaituta, 2029ra arteko indarraldia izango duen hitzarmena lortu dutela adierazi dute jeltzaleek.
Atzo amaitu zen 182 eguneko Txinzerreko langileen greba. Negoziazio prozesu luze baten ondorioz, akordio batera heldu ziren zuzendaritzako kideak eta langile batzordea. Akordio honen bitartez langileen lan baldintzak hobetuko dituzte, eta Irungo zein Hondarribiko EAJk positiboki baloratu dute hartutako erabakia. Honela, bi herrietako biztanleek funtsezko zerbitzu publikoaren egonkortasuna bermatzeko printzipioak ezarriko dituzte. “Hasieratik defendatu dugu negoziazioak seriotasunez egin behar zirela, alde guztiak entzunez eta langileen aitortzaren eta zerbitzu publikoaren jasangarritasunaren arteko oreka bilatuz”, adierazi dute jeltzaleek.
Ziurgabetasuna izan da negoziazio prozesuko protagonista. “Gatazka konplexuenetan ere elkarrizketaren, erantzukizunaren eta adosteko borondatearen bidez irtenbideak aurki daitezkeela. Azkenean, 2029ra arteko indarraldia izango duen hitzarmen bat lortu da”. Akordio honekin “gatazka etapa” bati amaiera ematen zaiola azaldu dute, eta era berean, “hobekuntzan oinarritutako aro berriari ekin”.


No hay comentarios:
Publicar un comentario