martes, 28 de julio de 2026

Udal euskaltegiko 2026-2027 ikastaroen izen ematea irailaren 1ean irekiko dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 28 de Julio de 2026.

Udal euskaltegiko 2026-2027 ikastaroen izen ematea irailaren 1ean irekiko dute

Izen ematea irailaren 14ra arte egin ahal izango dute; bi ikastaro mota izango dituzte: batetik, trinkoak; eta bestetik, ikasturte osokoak.

2026-2027 ikasturtea hastear da. Irailaren 1etik 14ra bitarte, udal euskaltegiko ikastaroetan izena emateko epea izango dute. Aurten, bi ikastaro motatan eman ahal izango dute izena: batetik, urriaren 1etik abenduaren 22ra bitarteko ikastaro trinkoak; eta bestetik, ikasturte osoko ikastaroak. Udal webgunearen bitartez eman beharko dute izena, sinadura elektronikoaren sistema erabilita. 

Urteko ikastaroak urriaren 1etik ekainaren 18ra izango dira, eta astero bost edo sei orduko klaseak eskainiko dituzte. Gainera, ordutegiaren eskaintza zabala izango dute aukeran ikasleek. Trinkoen kasuan, berriz, hiru hilabetez egunero lau orduko klaseak eskainiko dituzte, 9:00etatik 13:15etara. 

2026-2027 ikasturtean Eusko Jaurlaritzak Euskara Bonua jarriko du abian, eta honela, 12o euroko bakarra eginda A1etik B1.1 mailarako lau urteren buruan gastatzeko ordu poltsa bat izateko aukera izango dute. Bestalde, trinkoen kasuan, LANNAHI egitasmoko onuradunek 20 euro ordaindu beharko dute txanda bakoitzeko. Horretarako, mailaketa proba egin beharko dute, 943 50 52 73 telefonora deitu hitzordua eskatzeko. 

No hay comentarios: