martes, 28 de julio de 2026

Behobia auzoko festetan murgilduko da

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 28 de Julio de 2026.

Behobia auzoko festetan murgilduko da

Etzi hasita, hilak 30, igandera bitarte, auzotarrek adin guztietarako hamaika jarduera antolatu dituzte San Inazio Egunaren baitan.

San Inazio Eguna toki askotan egun handia izan ohi da, baita Behobia auzoan ere. Etzi, hilak 30, 19:00etan, ezkil hotsek eta danborrek hasiera emango diete aurtengo saninazioei. Igandera bitarte, egun osoko egitaraua antolatu dute, eta jaietan murgiltzeko auzotarrek aukera izango dute behobiarrek, baita Pausuko auzotarrek ere. Ohikoa den egitarauari eutsi dio auzo elkarteak eta lau egunetan zer egina bermatuta dago auzoan. 

Txupinazoa baino lehen, etxeko txikienek margoketa lehiaketa izango dute 16:30etik hasita. Motorrak berotzeko hainbeste jende biltzen duen Adardun Alaiak Barraskilo Txapelketa Nagusia egingo dute, aurtengoa 39. edizioa izango da. Suziria botata, haurren danborradak auzoko kaleetatik barrena ibiliko da, eta lehenengo eguna borobiltzeko bakarrizketen eta musikaren txanda izango da. 

Ostirala, hilak 31, San Inazio Eguna izango da. 10:00etan, Patata Tortillen lehiaketa egingo dute. 12:00etan, Hotsandiko Meza Nagusia egingo dute, Bidasoaldekoak abesbatzaren partaidetzarekin, eta denek elkarrekin San Inazioren martxa interpretatuko dute. Arratsaldeko jarduera jendetsuena Zerbitzari Lasterketa izango da, eta bi mailatan antolatuko dute. Batetik, haur eta gazteena egingo dute; eta bestetik, 16 urtetik gorakoen 62. lasterketa egingo dute Bidasoa ibai ertzeko bidegorrian. 

Larunbata haurren eguna izango da: arrantza lehiaketa, jolaska, plastikozko motorren lasterketa, apar jaia eta diskofesta egingo dute. Igandea azken kartutxoak erretzeko eguna izango dute auzotarrek. 12:00etan, toka txapelketa antolatuko dute. 14:00etan, berriz, zikiro jana antolatuko dute Zugarramurdiko artisau maisuek. Bazkalostea girotzeko ardura Peña Poteo txarangak izango du. 22:00etan, aurtengo saninazioei amaiera emango diete.

No hay comentarios: