jueves, 17 de septiembre de 2026

Ander Arresek hartuko du Aizpea Goenagak Oiasso museoan utzitako zuzendaritza

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 17 de Septiembre de 2026.

Ander Arresek hartuko du Aizpea Goenagak Oiasso museoan utzitako zuzendaritza

Jubilatu da Goenaga, eta Oiasso museoko ziklo berria Ander Arresek bideratuko du. FICAB Zinemaldi Arkeologikoa, aldiz, Melanie Doreren esku egongo da hemendik aurrera.

Aizpea Goenagak Oiasso museoko zuzendaritza utzi du, jubilazioa dela eta, eta Ander Arrese arkeologoak hartuko du orain museo irundarraren ardura. Hori ez ezik, FICAB Zinemaldi Arkeologikoaren zuzendaritza ere alde batera utzi du Goenagak, eta bere ordez Melanie Dore ikertzaileak hartu du zuzendari papera. Horrenbestez, ziklo berri bat irekiko da Oiassso museoan.

Arkeologian teknikoki sakonduko den zuzendaritza bideratuko du Arresek, bere izaera eta ogibidea direla eta. Gipuzkoan hainbat lanketa arkeologikoetan aritutakoa da Arrese, Erdi Aroko hirigintzan aditua. Hori ez ezik, bale arrantzaren arrastoak bilatu izan ditu munduan zehar, euskaldunenak zehazki, itsas arkeologia landuz. Oiasso museoan askotan egondakoa da, profesional moduan hainbat hitzaldi eta halako emanez, baina baita ere FICABeko epaimahai moduan. Dibulgatzaile lanak egin izan ditu, arkeologiaren eta ondarearen inguruan.

Dorek jada FICABen ardurak izan ditu azken urteetan, baina aurtengoa bere lehena izango da zuzendari moduan. Azaroaren 16tik 21era egingo dute aurtengo edizioa, eta beraz, hori izango da zuzendaritza berriaren lehen erronka.

No hay comentarios: