Aurrekontu parte hartzaileen proposamenak bozkatzeko unea heldu da
Gaur eta bihar artean izango da bozketa; balorazio onena jaso duten hamahiru proposamenak azken bozketara pasako dira.
Hamabigarren urtez jarraian, aurrekontu parte hartzaileen proposamenak herritarren esku utzi ditu Irungo Udalak. 2027ko aurrekontuen baitan, beste urte batez, udalak 1,5 milioi euro herritarren eskura jarriko ditu: 1,3 milioi euro prozesu orokorrerako eta 200.000 euro gazteen prozesurako.
Hilaren hasieran, proposamenak aurkezteko prozesua abiatu zuten. Asteotan, aurrez aurre zein online bidez 20 proposamen aukeratu dituzte, eta dagoeneko ikusgai daude udal webgunean. Gaur eta bihar artean, online bidez azken bozketara pasako dire hamahiru proposamenak erabakitzeko tartea edukiko dute. Pertsona bakoitzak bost proposamen aukeratu ahal izango ditu.
Balorazio handiena jasotzen dutenak azken fase batera pasako dira. Azken bozketan parte hartzeko epea urriaren 2tik 6ra bitarte izango da. Kasu honetan, udal webgunearen bitartez zein HAZen eta adinekoentzako zentroen bidez bozkatzeko aukera izango dute herritarrek.
Online bidezko bozketari buruzko azalpenak emateko eta zalantzak argitzeko ostiral honetan, urriak 2, karpa informatibo bat jarriko dute Zabaltza plazan. Hilaren 9an, Genaro Etxeandia plazan jarritakoaren ordutegi bera izango du; alegia, 18:00etatik 20:00etara.


No hay comentarios:
Publicar un comentario