martes, 22 de septiembre de 2026

DJ saioak izango dira Irun Zuzenean jaialdian

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 22 de Septiembre de 2026.

DJ saioak izango dira Irun Zuzenean jaialdian

Kontzertu eta kontzertu arteko itxaronaldia girotuko dute sei DJ-ek. Tartean izango dira, adibidez, DJ Siwanaba eta Joseba Vegas musika kazetaria.

Datorren urriaren 3an hasiko da Irun Zuzenean musika jaialdiaren X. edizioa. Larunbatero kontzertuak izango dira CBAko Irun Zuzenean aretoan, 21:00etatik hasita. Besteak beste, Jimena Amarillo, Huecco, Biznaga eta Pipiolas taldeak ariko dira. Gainera, kontzertu eta kontzertu artean, DJ saioak izango dira etenaldia girotzeko, Irungo Udalak berriki jakinarazi duenez. 

Urriaren 10ean, Jimena Amarillo eta Biznaga taldeen kontzertuen artean, DJ Aimar irundarrak girotuko du itxaronaldia. 17 urterekin murgildu zen elektronikaren munduan, eta elektronika eta house doinuetan mugitzen da.

Urriaren 17an, berriz, Dj Siwanaba euskal nikaraguarra izango da, Pipiolas eta Carlos Sadness artisten artean. Urriaren 24an, La Paloma eta La Habitación Roja musikarien emanaldiak izango dira, eta tartean Optigan 1 artistaren musika ipiniko du Joseba Vegas kazetariak. DJ saioak egiten ditu; indie, pop eta rock klasikoak nahasten ditu eta musika alternatiboaren nobedadeak jarri. 

Irun Zuzenean jaialdiaren azken emanaldian, urriaren 31n, Garazi Esnaolaren eta Amaia Mirandaren aurretik, Zeatikez DJ ibiliko da. Donostiako musika taldeak popa egiten du, baina oraingoan DJ moduan ariko da. 

Bestalde, urriaren 9an, Loquillo taldeko gitarra jotzaile Igor Paskualek ikastaro azkarra eskainiko du CBAko aretoan bertan musikaren historiako abesti handienen inguruan. Rockaren historia azaldu eta abestiak nola konposatu ziren erakutsiko du. 

No hay comentarios: