jueves, 24 de septiembre de 2026

"Muga guztiak gainditu dira; onartezina da"

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 24 de Septiembre de 2026.

"Muga guztiak gainditu dira; onartezina da"

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak eta udal zinegotzi eta langileek elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean astearteko erasoa gaitzesteko.

Dozenaka udal langile eta zinegotzi batu dira ostegun goizean, hilak 24, udaletxe parean herenegun izandako erasoa gaitzetsi eta errespetua exijitzeko. Asteartean, hilak 22, emakume batek HAZ Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko langile bati eraso egin zion; kolpatu egin zuen eta langileak arreta medikua jaso behar izan zuen. Irungo Udalak erasoa gaitzetsi zuen bart, eta gaur udal langileak irten dira kalera berbera egitera. 

Eguerdiko 12:00etan 150 pertsona inguru bildu dira udaletxearen parean eta hamar minutuko isilunea egin dute. Elkarretaratzera, HAZeko langileez gain, udal zinegotziak eta langileak bertaratu dira. “Onartezina da, muga guztiak gainditu dira oraingo honetan, mehatxuak eta erasoak egon dira”, salatu du HAZeko ordezkari Izaskun Larrartek. Azaldu duenez, erasoa jasan zuen langilea fisikoki ondo dago, baina “oso urduri” dago. “Kolpea izan da, fisikoki zein emozionalki. Fisikoa garrantzitsua da, baina kasu honetan emozioak dira funtsezkoenak”. 

Ordezkariak esan duenez, sekula ez dute itxi HAZ gunea elkarretaratze edo mobilizazioengatik, gaur arte. “Ixtea erabaki dugu gertatutakoa ikusarazteko, ezin da errespetu faltarik onartu, ezta mehatxurik eta erasorik ere”, aldarrikatu du.”Guk beti errespetuz tratatu izan ditugu herritarrak, eta berdina eskatzen dugu, errespetua langileekiko”. 

Eskertuta agertu da bertaratu den jende kopurua ikusita, eta ohartarazi du “beharrezko neurriak” hartuko dituztela. Orain arte ez dute segurtasunik izan egoitzan, “herritarrei irekitako ereduaren aldeko apustua” egin izan dutelako, baina erasoaren aurrean, neurriak hartuko dituzte. 

No hay comentarios: