'Multipass' bonuak jarri ditu martxan udalak tokiko merkataritza sustatzeko
Bonuarekin autoa hamabi orduz aparkatu ahal izango da 1,69 eurotik hasita. Horrela, ohiko tarifarekin baino %70 meerkeago aparkatu ahal izango da. Bestalde, ibilgailu elektrikoek %30eko deskontua izango dute autoak kargatzerakoan.
Beste urte batez Irungo Udalak Telpark enpresarekin elkarlanean Multipass bonua jarri du martxan Kolon pasealekua, Mendibil merkataritza gunea eta San Juan plazako aparkalekuetan errazago aparkatzeko, tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzeko helburuarekin.
Bonuekin herritarrek hamabi orduz aparkatu ahal izango dute ibilgailua 1,69 eurotik, 2,99 eurotik eta 3,39 eurotik aurrera. Bonuek urtebeteko iraupena dute eta irailaren 29ra arte daude salgai Telparkeko aplikazioan. Aurten, gainera, hiru modalitate ezberdinetan eros daitezke bonuak: Bost, hamar edo hogeiko sortetan. Promozioak ohiko tarifarekin baino %70 merkeago aparkatzea ahalbidetzen du.
Era berean, beste berritasun batekin dator promozioa. Mugikortasun jasangarria sustatzeko asmorekin, Kolon pasealekuan eta San Juan plazan autoa kargatzen duten ibilgailu elektrikoek %30eko deskontua izango dute abenduaren 31ra arte


No hay comentarios:
Publicar un comentario