jueves, 3 de septiembre de 2026

Udalak irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Eguna izendatu du

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 3 de Septiembre de 2026.

Udalak irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Eguna izendatu du

Kolpe militarra, gerra eta diktadura frankista jasan zuten irundarrak oroitzeko eguna izango da; izendapenak udal talde guztien babesa izan du.

Irungo UdaletxeaIzaro Perez Loperena

Irungo Udalak irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Eguna izendatu du. 1936ko irailaren 5ean, tropa frankistek Irun hartu zuten, 45 egunez etengabeko bonbardaketen ostean. Aurten, 90. urteurrena izango da, eta horren baitan Irun 1936-2026 txostena aurkeztu zuten, Aranzadi Zientzia Elkarteak Antxeta Irratiarekin batera egindakoa. Larunbateko eguna kolpe militarra, gerra eta diktadura frankista jasan zuten pertsonak oroitzeko eta omentzeko eguna izango da, eta datozen urteetan ere hala izaten jarraituko du iraileko bosgarren egunak. 

Bonbardaketan zibil ugari hil ziren eta milaka Hendaiatik ihes egin behar izan zuten, hiria suntsituta geratu baitzen. “Horregatik, aurten beste urrats bat eman nahi izan dugu. Memoria demokratikoak gure iragana ezagutzen eta gure hiriko bizikidetzaren ardatz gisa oinarrizko eskubideekin dugun konpromisoa indartzen lagundu behar digu”, adierazi du Cristina Laborda alkateak. 

Larunbatean, ekitaldi instituzionala egingo dute Almudena Grandes plazatxoan, 12:00etan hasita. Igandean, berriz, San Juan plazak atzera egingo du. Hamar postutan antolatuta antzezpen historikoa egingo dute, eta 11:15ean, 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan bisita gidatuak egingo dituzte. Datozen hilabeteetarako programazio berezia antolatuko dute, eta horren hainbat hitzaldi egingo dituzte. 

No hay comentarios: