miércoles, 1 de abril de 2015

Uranzu kaleko lanak esleitu ditu Irungo Udalak

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el miércoles día 1 de Abril de 2015.

Uranzu kaleko lanak esleitu ditu Irungo Udalak

Espaloiak zabaldu eta Papinea kaleko lursailean behin-behineko 20 aparkaleku atonduko dira
XABIER SAGARZAZU - Miércoles, 1 de Abril de 2015 - Actualizado a las 06:09h
Pelegrin de Uranzu kalearen ikuspegi bat.
Pelegrin de Uranzu kalearen ikuspegi bat.

IRUN 
- Construcciones Campezo SA enpresari esleitu dizkio Irungo Udalak, 340.715 euroko aurrekontuarekin Pelegrin de Uranzu kalean, Alde Zaharrean, datozen hiru hilabete eta erdiko epean bertako espaloiak zabaldu eta beste zenbait hobekuntza burutzeko lanak.
Zehazki, “Erlaitz eta Uranzu kaleak gurutzatzen diren lekutik Dunboako kanalera arte, Urdanibia plazaruntzako zentzuan, bi espaloiak zabaltzeko lanak burutuko dira eta kanaleko zubia pasa eta Urdanibiara arteko zatian, ezkerreko espaloia zabalduko” dela azaldu dute Udaletik.
Espaloiak zabaltzeaz gain, argiterian ere hobekuntzak egingo dira kale osoan zehar eta ur hoditeria ere berrituko dira. Gainera, ezabatu beharko diren aparkalekuen konpentsazio modura, Papinea kalean dagoen eraiki gabeko lursailean, hango jabeekin hitzartuta, 550 metro karratuko eremua atonduko da, bertan 20 automobilen-tzako lekua izango duen behin-behineko aparkalekua prestatzeko. Aparkaleku honek Papinea kaletik izango du sarrera eta irteera Pelegrin de Uranzutik egin beharko da.
Pasa den astean, Jose Antonio Santanok, Irungo alkateak, lan hauek Alde Zaharrarentzat “garrantzitsuak” izango direla esan zuen, “Pelegrin de Uranzu kalea Palmera-Monteroren, Urdanibia plazaren eta San Juan plazaren arteko oinezko komunikazio arda-tzeko zati” bihurtuko baita, eta horregatik “kale hau zabaldu eta bere itxura eta aurpegia hobetzeko” lan hauen beharra.
SEGURTASUNA ETA BESTE Behin Urdanibia plaza berritua izan den ondoren, Pelegrin de Uranzu kalearen egoera hobetzea, inguru guztiko “segurtasuna” zaintzea eta Papinea eta Korrokoitzeko garapen urbanistiko pribatuak “leheinbailehen aurrera ateratzea” ezinbestekotzat jotzen dituzte Alde Zaharreko bizilagunen elkartetik. Hala esaten zuen asteburu honetan Koldo Susperregik, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteko presidenteak, Urdanibia plazaren berririkiera ospatzeko egin zen jaian.
Jai honen harira eta ohar baten bitartez, atzo bertan, auzo elkarteak “eskerrak” eman nahi izan dizkie “Urdanibia plaza berriz ere irundar asko eta askoren topaleku” bihurtu zutenei. “Bai hurreratu ziren bizilagun eta irundar guztiei, bai “La Salle-San Marcial, Motor Elkartea, Jostailu eta Euskal Kirolak elkarteei, dendari eta ostalariei, musika eta txistu bandei eta beste kultur elkarte eta talde guztiei”
.

No hay comentarios: