jueves, 28 de febrero de 2019

Autobus elektrikoak hasi dira zerbitzua ematen Irunen

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 28 de Febrero de 2019.

Autobus elektrikoak hasi dira zerbitzua ematen Irunen

L-1 linean hasi dira zerbitzua ematen autobus elektrikoak. Orotara, lau ibilgailuk osatzen dute autobus elektrikoen parkea.
Euskal Herriko autobus elektrikoen lehen linea Irungoa da, eta gaur hasi da zerbitzua ematen. L-1 linean (Zaisa-Ospitaleak) lau autobus elektriko izango dira herritarrak garraiatzen aurrerantzean. 2018an 1,7 milioi bezero izan zituen Irunbusek, gehienek linea hori erabili zutela. Beraz, Irungo autobus linearik erabilieneko autobusek ez dute gas isuriri izango aurrerantzean.
Vectia etxekoak dira lau autobusak; CAF taldearen barruan dagoen enpresa da Vectia. Beraz, atzo, linearen aurkezpenean, Irungo alkate Jose Antonio Santanoz eta Mugikortasun ordezkari Cristina Labordaz gain, Vectiako arduradunak ere izan ziren. Pozik, noski.
L-1 lineako autobus horiek kargarako bi gune izango dituzte, Zaisan bat eta Bidasoko Hospitaleko geltokian bestea. Ibilgailuek duten beharraren arabera, karga azkarrak edo mantsoagoak —elektrizitate gordailuak osorik betetzeko—  aukera izango da bi geltoki horietan. Autobusek 15 kilometroko autonomia izango dute. Beraz, Zaisa-Hospitaleak linearen luzera 12 kilometrokoa denez, bide osoa egiten dutenean kargatu beharko dira ibilgailuak berriz ere martxan hasteko.
12 metroko luzera dute autobusek, eta 95 bidaiari garraiatzeko tokia dute. Gurpildun aulkientzako bi eremu ditu autobus bakoitzak.

No hay comentarios: