martes, 3 de septiembre de 2019

Irungo Euskaltegiak ikasturte berriko izen- ematea ireki du

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 3 de Septiembre de 2019.

Irungo Euskaltegiak ikasturte berriko izen- ematea ireki du

Ordu kopuru desberdineko ikastaroak eskainiko dira eta Lannahi programak ikastaro trinkoak eskainiko ditu
Martes, 3 de Septiembre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Irungo Udal euskaltegiak 2019-2020 ikasturteko matrikulazioa jarriko du abian irailaren 2tik 23ra. Ordu kopuru desberdineko ikastaroak eskainiko dira urritik ekainera eta langabezia egoeran daudenentzat, Lannahi ikastaro trinkoak.
Urritik ekainerako ikastaroak urriaren 1ean hasi eta ekainaren 22an bukatuko dira. Modulazio desberdineko ikastaroak eskainiko dira (egunero bat eta erdi, bi, hiru edo lau orduko ikastaroak;astean bi, hiru edo lau eguneko ikastaroak ordutegi desberdinean, larunbat goizetan C1 prestatzeko ikastaroa…). Ordutegi eskaintza zabala dago. Ikastaroen prezioa moduluaren araberakoa da baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.
Udalak, gainera, urriaren 1etik abenduaren 20ra ikastaro trinkoak dohainik eskaintzen dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei edo gehienez ere %50eko lanaldia duten ikasleei Lannahi programaren bitartez. Programa Euskara Arloak martxan jarri zuen euskara ikasteko ahaleginean ari diren edo aritu daitezkeen irundarrentzako. Ikastaro hauek goizez egunero lau ordukoak edo arratsaldez egunero hiru ordukoak izaten dira.
Beraz, Udal euskaltegiko edo Lannahi ikastaroetan interesa duten pertsonek irailaren 2tik 23ra eman dezakete izena. - J.G.

No hay comentarios: