domingo, 17 de noviembre de 2019

Kulturako diru-laguntzen proiektuak ezagutarazi dira

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 17 de Noviembre de 2019.

Kulturako diru-laguntzen proiektuak ezagutarazi dira

Miriam Isasi, Jorge Isla eta Artitadetó Artisten Elkarteak dira aukeratuak aurtengo deialdian
Domingo, 17 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Irungo Kultura arloak argitara eman ditu artistentzako 2019ko laguntzen deialdiko irabazleak. Aukeratutako proiektuak Miriam Isasirena, Jorge Islarena eta Artitadetó Artisten Elkartearenak izan dira.
Deialdiko gaia mugimendu migratzaileei buruzkoa da haren dimentsio sozial, aniztasun eta elkartruke kultural eta linguistikoan oinarrituta. Laguntzen amaierako emaitza edozein esparru edo diziplina artistikoko proposamenetara zabalik egongo da, izaera efimeroa eta iraunkorra duten obretara. Emaitzak Irunen aurkeztu beharko dira, udalaren ekipamendu kulturaletan edota toki publiko batean. Hiru lagun-tza emango dira, bakoitza 6.800 eurokoa.
Horietako lehenengoa Miriam Isasiren Hiria, esku hartzeko espazio gisa. Gogoetarako tokiakproiektua da eta horren bidez eserleku publikoekin esku hartze efimero bat egitea planteatzen du artistak. Isasik eserleku horiek “lo egiteko toki” gisa ulertzen ditu “kalean bizi diren kolektiboen-tzat”. Zentzu horretan, eskultura sinboliko bat sortzea du helburu, “pertsona horiek duten egoeraren hauskortasuna eta potentzialtasuna” islatuko duena.

KONTRABANDOA Bigarrena Jorge Islaren Gau lana proiektua da, ikus-entzunezko pieza baten bitartez bideratuko dena. Bertan zine esperimentala eta dokumentala elkartuko dira, 1940 hamarkadan Bidasoarekin zuzenean lotutako kontrabandoaren praktika esploratzeko helburuarekin.
Deialdi honen onuradun izan den hirugarren proiektua Kontrabandistak-KBK mugaz gaindiko argitalpena da. Azken proiektu honetan “arte bisual eta kultura garaikideari buruzko errelato bat, mugaz gaindiko ikuspegitik” egitea proposatzen da. Zehazki, mugako egungo arazoari buruz, mugimendu migratzaileei eta inguruan daukan eraginari buruz hausnartuko du. Argitalpenak sekzio eta eduki desberdinak izango ditu, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez.
Artisten egoitzen programa 2017an sortu zen Irungo Udala eta Kultura Arlotik, sormen eta produkzio artistikoa bultzatu eta laguntzeko proiektuen esparru iraunkor bat sortzeko. - J.G.

No hay comentarios: