martes, 22 de diciembre de 2020

Astebetean, 43 isun Irunen osasun segurtasun neurriak ez betetzeagatik

Noticia publicada en Bidasoko HITZA,el lunes día 21 de Diciembre de 2020.

Astebetean, 43 isun Irunen osasun segurtasun neurriak ez betetzeagatik

Horietatik gehienak mugikortasun mugak, ordutegiak eta taldeen mugak ez betetzeagatik jarri dituzte. Bi ostalaritza guneri ere isuna jarri diete.

Irungo Udalak, azken asteetan egin ohi duen moduan, azken astebetean osasun segurtasun neurriak ez betetzeagatik Udaltzaingoak zenbat isun jarri dituen jakinarazi du. 43 izan dira.

Horietatik 20 zirkulazio askatasuna, ordutegia edo taldeetako jende mugak ez betetzeagatik jarri dituzte. 21, berriz, maskararik ez zeramaten herritarrei jarri dizkiete. Beste biak ostalaritza guneei jarri dizkiete, ordutegia ez betetzeagatik.

Udalak jakinarazi du Gabonetako egun berezietan indartuko duela udaltzainen presentzia kaleetan. Osasun agintarien aginduak bete daitezela eskatu dute aldi berean.

No hay comentarios: