miércoles, 23 de diciembre de 2020

Trenbide eremua bisitatu du Rafaela Romero diputatuak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 23 de Diciembre de 2020.

Trenbide eremua bisitatu du Rafaela Romero diputatuak

Via Irun proiekturako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak emandako 75.000 euroko laguntzaz aritu dira bisitan.

Hilaren 11n jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Irunek 75.000 euro jasoko zituela Via Irun proiekturako. Bada, gaur, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok trenbide ingurua bisitatu du, Jose Antonio Santano alkatea, Miguel Angel Paez eta David Nuño ordezkariekin batera.

Jasotako diruarekin Katea eta Plaiaundi arteko trenbide eremuaren Ordenantzaren Ikerketa egingo dutela azaldu dute gaurko bisitan. Zehazki, ikerketa tekniko eta ekonomikoak egiteko baliatuko dute dirua, lanen martxa eta finantzaketa egiteko beharrezkoa den pausu hori emateko. Zaharkiturik dauden zonaldeak berritzeko asmoa dute diru sarrera horrekin.

«Via Irun proiektua iraultza bat izango da gure hirirako, baina baita ere aukera bat Gipuzkoa eta Euskadirako», esan du alkateak.

No hay comentarios: