martes, 28 de febrero de 2023

'Winona & Grace', hurrengo antzerki proposamena

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 28 de Febrero de 2023.

'Winona & Grace', hurrengo antzerki proposamena

Khea Ziater konpainiaren antzezlana larunbat honetan izango da, 19:00etan, Amaia KZn. Sarrerak eskuragarri daude jada.

Irungo Udaleko Kultura arloak hurrengo antzerki proposamenaren berri eman du: Winona & Grace emanaldia. Antzezlan hori larunbatean izango da, martxoak 4, 19:00etan, Amaia KZn. Ikuskizuna Khea Ziater konpainiarena da eta Ainhoa Artetxe eta Grace Doniz aktoreak dira obraren protagonistak.

“Aktore izateko ametsa zirraragarriagoa da aktore izatea baino” premisan oinarrituz, obra aktore izateko erabakiaren eta beronen argi-ilunen ingurukoa dela azaldu dute antolatzaileek: lanbide artistiko bat aukeratzeak berekin dakartzan ezegonkortasun eta ziurgabetasuna, batzuetan “izarra izateko ametsa” desegin egiten baita, eta aktore izatea aukeratzearen errealitatea azaleratzen.

Emanaldia gaztelaniaz izango da. Sarrerek hamar eta hamabost euro arteko prezioa dute eta bi modutara eskura daitezke: Amaia KZren webgunean edo antzokiaren txarteldegian emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.

No hay comentarios: