martes, 28 de febrero de 2023

Irungo emakume txokolate langileen hitzaldia

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 28 de Febrero de 2023.

Irungo emakume txokolate langileen hitzaldia

Emakumeek txokolatearen nagusitasuna Irunen nola gauzatu zen izango dute hizketagai. Martxoaren 3an izango da Gaurko Andreakek antolatutako 'txokotertulia', Palmera Montero gunean.

Gaurko Andreak taldeak hitzaldi bat eta tertulia bat antolatu ditu txokolatea gai nagusi hartuta. Martxoaren 3an izango dira bata bestearen jarraian, 19:00etan, Palmera Monteroko 2. aretoan.

Lehenik, Emakumeen izenak Elgorriagako kanpaien atzean izenburu pean, Urkiri Salaberria, Arte Ederretan doktoreak hitzaldia eskainiko du. Moderatzaile lanetan Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkartearen presidentea arituko da. Xehetasun moduan, Salaberria Bidasoa Gaineko Zubia taldeko kidea da ere.

Jarraian, txokotertulia egingo dute. “Irun txokolatearen hiriburu gisa mantendu duten emakumeen izenak ezagutzea, Elgorriagako desagertu eta urte askotara” da elkartze honen asmoa.

Solasean arituko dira Juncal Elgorriaga, Juncal eta Maitiana bonboi gozotegikoak; Shole Agirre, Brasil-Irunen txokolategikoa; Aitziber Falque, Chocolates de Irun txokolategikoa; eta Ana eta Elena Iriarte, Aguirre pastelak dendakoak. 

No hay comentarios: