martes, 11 de junio de 2024

10.000 bisitari jaso ditu Bioterrak

Noticia publicada en Bidasoko Htiza, el lunes  día 10 de Junio de 2024.

10.000 bisitari jaso ditu Bioterrak

Bisitarien gehiengoak euskaldunak izan dira eta horietatik %87k adierazi dute itzuliko direla. Hurrengoa 22. edizioa izango da.

Aurreko asteburuan egin da Bioterraren 21. edizioa Irungo Ficoban eta gaurkoa balantzeak egiteko eguna izan dute. Datuek diote 10.000 bisitari baino gehiago bertaratu direla eta igandea izan zela egun jendetsuena, guztira 4.000 pertsona elkartu baitziren. 

Bisitariek “positiboki” baloratu dute azoka eta %91 baino gehiagok adierazi du azoka bisitatzearekin “pozik edo oso pozik” dagoela. Gainera, bisitarien %87k itzultzeko asmoa adierazi du. 

Bisitariak, nagusiki, Gipuzkoatik gerturatu dira (%75) eta Ipar Euskal Herrikoak izan dira ere gehiengoak (%10). Nafarrak, berriz, %6 izan dira. Gipuzkoara itzulita, eskualdeko bisitari zenbaketa ere egin dute eta hala diote datuek: Bidasotarrak %46,25; Donostia eta Buruntzaldekoak %27,73; Oarsoaldearrak %10,87; eta Urola Kostakoak %4,53.

Bestelako datuei erreparatuta, aurtengo edizioan 74,6 tona CO2 atmosferara ez isurtzea lortu dute. Horretarako gakoa Ficoban jarri berri duten moketa berria izan da.

No hay comentarios: