martes, 11 de junio de 2024

Geobat zerbitzuaren hobekuntzak aurkeztu dituzte

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 11 de Junio de 2024.

Geobat zerbitzuaren hobekuntzak aurkeztu dituzte

Udalaren webgunearen bidez eskuratu daiteke zerbitzua, eta helbideak eta intereseko lekuak lokalizatzeko balio du.

Irungo kale izendegiaren bertsio berrian egindako hobekuntzak aurkeztu dituzte Miguel Angel Paez Hirigintzako ordezkariak eta Jonathan Gragirena udaleko Lurralde Informazioko Unitate buruak.

Azken hobekuntza horien artean helbideen bilatzailea hobetzea, guardiako farmaziei buruzko informazioa garatzea, pantailak zatitu eta mapak konparatzeko aukera gehitzea eta kokalekuak koordenatuen bidez bilatzea aipatu dituzte.

Horretaz gain, gehitu dute udala “interes orokorreko” informazio geoerreferentziatua argitaratzen joango dela herritarren eskura jartzeko, eta bisorearen goiko aldean eskuragarri dauden datuen zerrenda bat izango dela.

Geobat zerbitzua

Aurkezpenean nabarmendu dute datu geoerreferentziatuek eta informazio geografikoko sistemek garrantzi handia hartu dutela udalaren kudeaketan eta erabakietan; hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri eta entitate publiko batzuen lantalde bat sortu zuten, eta datu geografikoak bistaratzeko tresna sortu zuten elkarlanean: Geobat.

Zerbitzu hori gailu mugikorretan erabiltzeko dago egokituta, eta oinarrizko mapak, kartografia sinplifikatua eta ortoargazki historikoak eskaintzen ditu. Irungo Udalaren webgunearen bidez eskuratu daiteke apliakzioa. Oraingoz, 2024an, guztira, erabiltzaileak 7.100 aldiz sartu dira kale izendegian

No hay comentarios: