Bihartik ostegunera arte trafiko mozketak Pio XIIn
Hilaren 12an, 13an eta 14an Pio XII plaza inguruko karrika batzuk trafikoari itxita egongo dira, baita plaza bera ere.
Irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari dira Pio XII plazan eta orain artean egin bezala, bihartik etzidamu arte (hilak 12, 13 eta 14) trafiko mozketa berriak iragarri ditu udalak. Hala, Serpio Mujika kalea hiru orduz itxita egongo da 09:30etik 12:30etara. Bitarte horretan Gipuzkoa etorbidea eta Serapio Mujikaren arteko errepidearen norabidea aldatuko dute, Jose Eginorantz ibilgailuei irteera emateko.
Pio XII plaza, berriz, hiru egunez osorik itxiko dute eta desbideratzea Serapio Mujikatik, Juan Aranatik eta Lopez de Becerratik egin beharko da. Udalak jakinarazi du aldaketa guzti hauek seinaleztatuta egongo direla.
No hay comentarios:
Publicar un comentario