miércoles, 24 de julio de 2024

Poxpologile kaleko lanak bukatu dituzte

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 24 de Julio de 2024.

Poxpologile kaleko lanak bukatu dituzte

Oinezkoek lehentasun gehiago izango dute aurrerantzean. Espaloiak zabaltzeaz gain, plaza berri bat sortu dute.

Dunboako Poxpologile kaleko lanetara bisita egin dute gaur Cristina Laborda alkateak eta Jon Ugarte Obretako ordezkariak. Izan ere, obrak bukatu dituzte dagoeneko eta auzotarren eskariei erantzun dietela adierazi dute bi ordezkariek.

Obra hauekin oinezkoek protagonismo handiagoa dute, espaloiak zabalagoak direlako eta plaza berri bat sortu dutelako, Poxpologile kalearen eta Ramon Iribarren kalearen bidegurutzean. Bosna eserleku eta parterrez hornitu dute ere eremu bat, eta, gainera, paperontzi batzuk eta iturri bat ere jarri dituzte. “Herritarrentzako egoteko leku atseginago bat sortu dute” azaldu du Labordak.

Horrez gain, Dunboako kanal gaineko pasarelatik eta Poxpologile kaletik oinezko asko ibiltzen denez, bidegurutzean oinezkoak eta ibilgailuak elkarrekin egoteko eremu bat sortu dute, oinezkoentzako lehentasunarekin. Horretarako, oinezkoen bide markak jarri dituzte, oinezkoek lehentasuna dutela nabarmentzeko. Ramon Iribarren eta Poxpologile kaleen bidegurutzeko argiak jartzea falta da soilik.

 

No hay comentarios: