miércoles, 24 de julio de 2024

Udako trafiko ilarak ekiditeko aurrea hartzen ari dira euskal erakundeak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 24 de Julio de 2024.

Udako trafiko ilarak ekiditeko aurrea hartzen ari dira euskal erakundeak

Oinaurreko irteera berriro ixtea planteatu dute, behar izatekotan. Halaber, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin diete irundarrei eta hondarribiarrei.

Udako irteerak operazioa asteburu honetan eta abuztuko bigarren hamabostaldian izango direla aurreikusi dute euskal erakundeek, eta azken urteetan horrek eragindako trafiko buxaduraren aurrean, hainbat neurri hartzea aurreikusi dute. Erakundeen eta poliziaren arteko “koordinazio estua” beharko dela blokatzeak saihesteko azaldu dute.

Baliabide materialak eta polizia aldi baterako indartuko dituzte. Era berean, AP-8ko Irungo bidesari guztiak martxan egongo dira, trafikoaren arintasuna bermatu behar denean. Beste behin, Irungo Oinaurreko AP-8ko irteera ixtea pentsatu dute, Irun hiri erdigunean kolapsoak ekiditeko.

Egun horietan, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin dute, batez ere Irun barneko joan etorrietarako. Horrez gain, Donostia Hondarribiko aireportuarekin lotzen duen autobus zuzena dagoela gogoratu dute, eta beharrezkoak diren lineak indartuko dituztela aurreratu dute ere.

No hay comentarios: