Espeleologia ildo, hurrengo Zure Abenturaren Bilan
Hilaren 23an izango da Amaia KZko hitzaldi aretoan. Sarrera doakoa da.
Zortzigarren saioa izango da Zure Abenturaren Bilarena datorren hilaren 23koa eta Zarama Espeleo: Aventura en los ultimos lugares inexplorados de nuestro entorno izena du saio honek. Oraingoan bidaiaria Jorge Gorosarri izango da, Zarama Espeleo Taldekoa.
Saio hau gaztelaniaz izango da eta proiektatuko duten ikus-entzunezkoa Zarama Espeleo: Aventura en los ultimos lugares inexplorados de nuestro entorno da. Euskal Herriko mendiak dira protagonistak eta ondoren solasaldi bat egingo dute.
Emanaldia Amaia KZko hitzaldi aretoan izango da eta doakoa da sarrera, gonbidapenik gabe.
Sinopsia:
Esplorazio-bidaia bat da, gure inguruko kare-mendi ugari eta dotoreen azpiko bilaketa bat. Partaideak: Zarama Espeleo Taldea; oinarrizko kanpamentua: Gasteiz. Izan ere, XXI. mendean, espeleologo amateurren talde txiki honek XVIII-XIX. mendeko esploratzaileen lan tipikoagoa egiten du: gure lurraldeko azken espazio birjinak arakatu, mapeatu eta dokumentatzea: lurpeko paisaia bakarti, heze eta ilunak. Proiekzio honek mendiko jarduerarik ezezagunena ezagutarazi nahi du, taldeak egindako azken explorazio eta aurkikuntza geografikoen bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario