martes, 21 de enero de 2025

Plazak libre, isolamendua prebenitzeko programan

Noticia publicada en Bidasoko HItza, el martes día 21 de Enero de 2025.

Plazak libre, isolamendua prebenitzeko programan

Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoentzako programa da eta hiru zentro sozialetan eskaintzen dituzte tailerrak. Amagoia Caballero psikologoak akonpainatzen die.

Urtea hastearekin batera aurkeztu zuen udalak 75 urtetik gorakoen isolamendua prebenitzeko eta narriadura kognitiboa prebenitzeko programa, eta gaurkoan, programa honetaz arduratzen den Amagoia Caballero psikologoa aurkezteko baliatu dute agerraldia.

Agerraldia Larreaundiko Iraso zentroan izan da eta haiekin batera izan dira zerbitzuko hiru erabiltzaile: Benita Oliveira, Feliciano De la Rosa eta Mari Carmen Martinez. Egun, programak, 47 erabiltzaile ditu eta jakinarazi dute oraindik plaza libreak daudela.

Irunen bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoentzat ez ezik, iaztik bakarrik bizi direnei zuzendutako programa da. Era berean, bakarrik bizi, 75 urtetik gora eduki, gizarte laguntzarik ez jaso eta arloaren arabera beren egoera edo inguru bereziengatik arreta behar dutenei begirakoa ere bada.

Programa hau bi zatitan egiten dute; urtarriletik ekainera, eta uztailetik abendura. Bi kasuetan gutun bat bidaltzen diete 75 urteko herritarrei eta bertan programaren berri emateko Caballero psikologoa haiekin jarriko dela harremanetan aurreratzen diete. Dei horren bidez elkarrizketa pertsonalizatu bat egiteko proposamena egiten zaie, eta elkarrizketa hau etxean bertan edo kanpoan izan daiteke.

Ondoren, isolamenduaren adierazleak dituztenei estimulazio kognitiboko eta trebetasun sozialak sustatzeko tailerretan parte hartzeko gonbita egiten diete. Tailer horietan arreta, kontzentrazioa, hizkuntza, funtzio exekutiboak eta bestelakoak lantzen dituzte ere.

Trebetasun sozialei dagokienez, trebetasun sozialak ere landuko dituzte, erregulazio emozionalean, asertibitatean, komunikazioan, entzute aktiboan, enpatian eta bestelakoen arreta jarriz. Hiru zentro sozialetan eskainiko dituzte tailerrak:

  • Palmera Monteron astelehenetan, 10:00etatik 11:30etara.
  • Iraso zentroan asteazkenetan, 10:00etatik 11:30etara.
  • Lekaenean asteazkenetan, 12:00etatik 13:30etara.

Gainera, dagoeneko egiten diren bi tailer hauez gain, beste bi tailer egiten arituko dira bi auzo elkartetan. Batetik, Artiako auzo elkartean astearteetan, 10:00etatik 11:30etara; eta bestetik, Elitxuko auzo elkartean astelehenetan, 16:00etatik 17:30etara.

No hay comentarios: