Saio bikoitza Pirritx, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore ikusteko
Hilaren 25ean 'Ostirala iritsi da!' emankizuna taularatuko dute Amaia KZn, bi alditan. Sarrerak eros daitezke jada.
Irunera etorriko dira Pirritx, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore eta Ostirala iritsi da! ikuskizuna eskainiko dute. Hikareb 25ean izango da eta egun berean bi saio eskaintzea erabaki du Irungo Udalak, Irungo familiek gehien baloratzen duten hitzordua delako eta aurreko edizioetan arrakasta izan zuelako.
Lehen emanaldia 16:00etan hasiko da, eta bigarrena, 18:30ean, biak ala biak Amaia KZn. Sarrerak erosi behar dira ikuskizunaz gozatzeko eta 5 euro balio dute. Horretarako, Amaia KZren orrialdera jo daiteke edota bertako leihatiletara. Azken aukera hau emanaldia hasi baino ordubete lehenago izango da baliagarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario