martes, 21 de enero de 2025

Kirol azpiegiturei buruz eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du Elkarrekin Irunek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 21 de Enero de 2025.

Kirol azpiegiturei buruz eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du Elkarrekin Irunek

IAM pabiloiari buruz, kirol azpiegitura publikoei buruz eta Plaiaundiko azpiegituren lekualdatzeari buruz eztabaidatzea da proposamena.

Aste honetako osoko bilkurara begira mozio bat erregistratu du Elkarrekin Irun koalizioak eta asmoa dute Irungo kirol azpiegituren gaineko eztabaida irekitzea. David Nuño bozeramaile morearen arabera, beharrak eta estrategiak premiazkoak dira hirian elitezko nahiz oinarrizko kirolerako.

Eztabaida eraikitzailea da bultzatu nahi dutena eta ezinbestekotzat jo dute horretarako espazioak sortzea inplikatuta dauden eragileekin. Espazio horiretan konpromisoak hartzea lortzea nahi dute, Irungo oinarrizko eta elitezko kirola indartzeko eta bizilagunen ongizatea hobetzeko.

Oraingoa “muturreko egoera” dela azaldu du Nuñok eta kirol beharrak berritu behar direla uste du, betiere Irungo Udalak eman dezakeen erantzunaren neurrira. Irungo Areto Moldakorra (IAM) aipatu du segidan eta proiektu hau geldirik dagoela salatu dute. “IAM sozialisten promesa elektorala izan zen baina finantziazioan inolako ziurtasunik gabe eta gakoak diren instituzioen konpromisorik gabe dago proiektu hau”.

Mozioarekin IAM proiektua berriro dimentsionatzeko baliatu nahi dute ere, proiektu honen bideragarritasuna ziurtatzeko Bidasoa eskubaloi taldearen eta hiriaren beharretara. Dena den, foku nagusia hiriko kirol azpiegiturak modernizatzeko beharrean jarri dute, eta horretarako inbertsio esanguratsuak behar direla berretsi dute. Halaber, Plaiaundiko atletismoko pista eta errugbiko zelaia Txenpereneara aldatzea dela lehentasuna uste dute ere.

Bukatzeko, gainontzeko udal alderdiekin batera elkarlanerako eskua luzatu du Elkarrekin Irunek. Era horretan, kirol eredu jasangarria eta denentzako eskuragarria lortuko dela uste dute, denen artean herritar guztiei mesede egiteko.

No hay comentarios: