viernes, 17 de enero de 2025

Plaiaundi ikastetxea bisitatu du Azahara Dominguez diputatuak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 17 de Enero de 2025.

Plaiaundi ikastetxea bisitatu du Azahara Dominguez diputatuak

Ikastetxeko instalazioak bisitatu ditu diputatuak. Bereziki garraioari eta mugikortasunari begirako ikasketen ikasleekin egon da.

Plaiaundi ikastetxera bisita egin dute aste hoentan Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Irungo alkate Cristina Labordarekin batera. Zehazki, Garraioko eta Logistikako Goi Mailako graduko ikasleak bisitatu dituzte, baita Garraio Ibilgailuak Gidatzeko Teknikariaren Erdi Mailako gradukoak ere.

Diputatuak eskerrak eman dizkie ikastetxeko arduradunei etorkizuneko profesionalen prestakuntzan egiten ari diren lanagatik eta ikasleei dei egin die haien ikasketa profesionalak Gipuzkoan prestatzera. Horrez gain, zoriondu egin ditu urtero egiten duten ekimen solidarioagatik, “balioetan oinarritutako prestakuntzak ezinbestekoak direlako Gipuzkoa justuago bat eraikitzeko”.

Labordaren esanetan, Plaiaundi erreferentea da Bidasoan, eta bidezkoa iruditzen zaio balioan jartzea egiten dute lana, “funtsezkoa baita langile kualifikatuak izatea eta enpresen beharrei erantzutea”.

No hay comentarios: