martes, 31 de marzo de 2026

CBAk webgune berri bat estreinatu du

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 31 de Marzo de 2026.

CBAk webgune berri bat estreinatu du

Teresa Iñigo diseinatzailearen eskuetan utzi du Irungo Udalak irudia, eta hainbat funtzio berri erantsi dituzte.

Modu “argi, erraz eta intuitiboan” irailean Irungo Udalak irekitako CBA Kultura eta Sorkuntza zentroko informaziora iristeko, webgune berri bat ireki dute. Horrela azaldu du Irungo Udalak ohar bidez. 

“Horrela, ekipamenduari buruzko aurkezpenaz gain, bere helburu eta lan-ildoekin, programatzen den ardatzei buruzko atal espezifiko bat dago: zuzeneko musika (Irun Zuzenean Aretoa), kultura garaikidea eta proposamen sortzaile berriak (IrekiART), sortzen ari den talentua eta KM0 (KEOA) eta Gazteria (GazteARTEan)”, azaldu du udalak. Horrez gain, CBAko agenda osoa izango da bertan.

Teresa Iñigo diseinatzaileak landu du webgunearen irudia, “CBAri nortasun berri bat ekarriz, paleta kromatikotik, tipografiatik eta logoaren iruditik bertatik elementuak sortuz”. Obaloaren irudiarekin jolastu dute logoan, sarrera nagusiarekin, identitatearen sinbolo nagusi gisa, “hori da, hain
zuzen ere, CBA Kultura eta Sorkuntza Zentro honen helburua, ez bakarrik fisikoki, baizik eta kulturarako, sormenerako eta eraldaketarako ate ireki gisa duen eginkizuna sinbolizatzen du”.

Azkenik, iragarri dute sarrerak saltzeko udal plataforma ere eguneratu egin dutela, irudia berrituz eta hainbat aukera berri erantsiz. 

No hay comentarios: