2027ko Bidasoko Maratoi Erdia berritasunekin dator
Bihar, hilak 30, 2027ko edizioan izena emateko epea irekiko dute; eta 3.200 korrikalariko muga jarriko dute.
Otsailaren 22an, 2026ko Bidasoa Maratoi Erdia egin zuten milaka korrikalarik, eta dagoeneko datorren urteko edizioa prestatzen ari dira. 2027tik aurrera, Maratoi Erdiak zirkuitu homologatua izango du, Espainiako Atletismo Federazioaren egutegiaren parte izango da. Bihar, hilak 30, 2027rako izen emateak irekiko dituzte. Berritasun ugari izango ditu Bidasoko Maratoi Erdiaren laugarren edizioak. Berritasun nabarmenena atleta kopuruaren igoera izango da, 3.200 dortsalen langa jarriko dute. Horietatik, 2.400 Maratoi Erdirako izango dira, eta gainontzeko 800 dortsalak 10K probarako.
Bihar martxan jarriko duten lehenengo eskaintzan 21 kilometroko lasterketarako 200 dortsal jarriko dituzte, eta 10 kilometroko lasterketarako 150 dortsal. Bestalde, azpimarratu nahi izan dute 10K probako parte hartzaile guztiek proba amaitzean domina jasoko dutela. Orain arte bakarrik Maratoi Erdiko lasterkariek jasotzen zuten domina.
Dortsalen banaketa egiteko aurten, lehenengoz, egin duten Korrikalariaren Azoka berriro ere egingo dute, 10:00etatik 20:00etara. Probaren aurreko egunean piztutako giroa mantentzeko asmoz, hornidura-gune guztietan animazio taldeak jarriko dituzte, 21 kilometroko zein ibilbidea atseginagoa izateko eta korrikalariak animatzeko.


No hay comentarios:
Publicar un comentario