miércoles, 29 de abril de 2026

Avileseko itsasargien argazki erakusketa, Palmera Monteron

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 29 de Abril de 2026.

Avileseko itsasargien argazki erakusketa, Palmera Monteron

Maiatzaren 4tik 24ra bitarte, Avileseko (Asturias) itsasargiei buruzko argazki erakusketa egingo dute Palmera Monteron.

Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak Avileseko (Asturias) itsasargiei buruzko argazki erakusketa bat antolatuko du Palmera Monteron. Maiatzaren 4tik 24ra bitarte ikusgai izango dira Kantauri itsasoaren ondarea. Sarrera doakoa izango da, eta astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22.00era bitarte zabalik egongo da; asteburuetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

“Alexandriako itsasargia anntzinateko miraria izan bazen ere, Atlantikoko kostaldekoak eguneroko bizitzako mirari txikiak dira”. Itsasargiek, betidanik, orientazioaren, babesaren eta itxaropenaren sinboloak izan dira. “Presentzia finko bat itsasoko ziurgabetasunaren aurrean”.

No hay comentarios: