lunes, 4 de mayo de 2026

Hilaren 23an, Merka2dasoa antolatuko dute Zabaltza plazan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 4 de Mayo de 2026.

Hilaren 23an, Merka2dasoa antolatuko dute Zabaltza plazan

Herritarren artean kontsumo ohitura arduratsuak sustatzeko bigarren eskuko azoka egingo dute, 10:00etatik 14:00etara.

Txinzerrek jakinarazi du hilaren 23an Merka2dasoa azoka antolatuko duela Zabaltza plazan, 10:00etatik 14:00etara. Azoka honek, herritarren kontsumo ohitura aldatzea eta arduratsuagoak izatea du xede. Baita bigarren eskuko merkatuen balioa nabarmentzea eta berrerabilera praktika irisgarria eta ohikoa izatea ere. Hala, herritarrentzat Merka2dasoa topagune bat bilakatu da azken urteetan.

Txinzerrek urtero bost azoka antolatzen ditu: hiru orokorrak eta beste biak bizikletei, bereziki, eskainiak. Azoka guztietan edonork parte hartu dezake, gainera, doan. Hilaren 23koan izena emateko epea hilaren 16ra arte egongo da zabalik, Txinzerren webgunean. Lekurik balego, hilaren 20ra arte luzatuko dute izena emateko epea.

Bertan parte hartzeko bete beharreko baldintza zera da: artikulu guztiak erabilitakoak izan behar dira eta egoera onean egon behar dute. Produktu berriak ez dituzte onartuko, ez eta etxean egindako eskulanak, bitxigintzak edota helburu horretarako sortutako artelanak. 

Parte hartzaile bakoitzak salmentarako gune espezifiko bat izango du, eta gehienez hamar salgai erregistratu ahal izango ditu. Antolakuntzak haien kudeaketa eta balizko salmenta bere gain hartuko ditu. Horretarako, nahikoa izango da egunean bertan informazio gunera hurbiltzea.

No hay comentarios: