lunes, 4 de mayo de 2026

Ostiralean, erbestearen biktimak omenduko dituzte Ficoban

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 4 de Mayo de 2026.

Ostiralean, erbestearen biktimak omenduko dituzte Ficoban

Bigarren Mundu Gerra bukatu zen egunaren harira, ekitaldi instituzionala antolatuko dute omenaldia eta aitortza egiteko, 11:30ean hasita.

76 urte pasa dira 1945eko maiatzaren 8an Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik; Europa askatu eta indar faxistak mendean hartu zituzten egunetik. Memoria Demokratikoari buruzko Legearen 8. artikukua betetzeko Erbestearen Biktimak Omentzeko Eguna antolatzen dute urtero, hilaren 8an. Ostiralean, erbestearen biktimak omentzeko ekitaldi instituzionala egingo dute Ficoban, 11:30ean. Senideen omenaldiak, musika eta dantza emanaldiak eta bideoen proiekzioak izango dira ordubete iraungo duen ekitaldian. Irun eta Etorbide zubia memoria demokratikoa berreskuratzeko erreferentziazko leku bihurtuko ditu.

Irun memoriaren leku eta topagune esanguratsua bilakatuko dute, eta laugarren urtez biktimak omentzeko ekitaldia egingo dute. 2023an Frantzian egin zuten, eta hurrengo bi urteetan, Alacanten (Herrialde Katalanak) eta Avilesen (Asturias) egin zuten. Oraingo honetan, Irunen izango da eta urtarrilaren 30ean egindakoaren jarraipena izango da ostiralekoa. Egun hartan, Etorbide zubian memoria demokratikoaren leku izendatu dute, baita plaka jarri ere.

36ko Gerran, Etorbide zubian Frantziara ihes egiteko erabili zuten milaka lagunek, errepublikarren erbesterako bide izan zen. Gehienak emakumeak eta haurrak izan ziren, eta izandako garrantziagatik demokraziaren eta askatasunaren sinbolo egin dute. Memoriaren lekua da zubia, eta erreparazio irakurketa pedagogikoa eta errekonozimendu kolektiboa egiteko bide ematen du.

Ficoban egingo den ekitaldi instituzionalean parte hartzeko izena eman beharko dute protocolo@irun.org helbide elektronikora idatzita.

No hay comentarios: