miércoles, 1 de julio de 2026

Biharamun gozoa Urdanibia plazan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 1 de Julio de 2026.

Biharamun gozoa Urdanibia plazan

San Martzial egunaren ajea pasa, eta Baserritarren Egunarekin euskal giroz bete da gaur Urdanibia plaza.

Aberez, euskal musikaz, bertsolariz, dantzariz, herri kirolariz eta postuz bete da gaur Urdanibia plaza. Sanmartzialetako Baserritar Eguna baita. Atzoko San Martzialek eragindako ajea alboratu, eta gozo izan dira Moskuko zabalgunean izan direnak. Egiari zor, gazte gutxi han; adinekoak, eta haurren zaintzapean ziren gurasoak gehiengo. Tira, festetan ere lo egiteko aukerak baliatu behar dira.

Gaurkoa da sanmartzialen azken eguna. Urdanibia plazan jendez lepo izan bada ere, ez da irundar asko une eta toki berean bildu den eremu bakarra izan: Ficoban, adinekoek bazkaria egin dute. Izan ere, ekainaren 25ean zen egitekoa bazkari hori, baina beroaldiagatik atzeratu zuen Irungo Udalak. Gaur egin dute.

Arratsaldean, pilota profesionala Uranzun, fandango eta arin-arin txapelketa nahiz erromeria Urdanibian, txarangak, bakarrizketak… eta drone ikuskizuna: gauez, sanmartzialei agur esateko, 300 dronek osatutako irudiek Irungo zerua kolorez beteko dute Munduko festak ikuskizunarekin. Ficoba ingurua da hura ikusteko tokirik onena. Horrela, aurtengoz, sanmartzialei ‘agur’ esango diete irundarrek.

Segidan, Ximun Leturia Letek goizean Urdanibian jaso dituen irudiak eta bideoa. Beherago, gaur egiteke diren jardueren zerrenda.

No hay comentarios: