lunes, 31 de agosto de 2026

EAJk 1936ko bonbardaketen 90. urteurrenerako egitarau zabala antolatuko du

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 31 de Agosto de 2026.

EAJk 1936ko bonbardaketen 90. urteurrenerako egitarau zabala antolatuko du

Urte askotan egin ez diren jarduerak antolatuko dituzte jeltzaleek hiriaren okupazioa eta setioa gogorarazteko eta biktimak aitortzeko.

Duela 90 urte indar faxistek Irun bonbardeatu zuten. Aurten, 90 urte beteko dira. EAJk memoria instituzionala indartzeko asmoz, 90. urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatuko du. Jeltzaleek Irun 1936-2026 izenburupean, datozen egunetan erakusketak, ekitaldi instituzionalak, birsortze historikoak eta hitzaldiak eskainiko ditu. Urte askotan ekitaldi instituzionalik egin gabe egon ostean, iaz EAJk ekitaldi instituzionala berreskuratu zuen. 

Ekitaldi instituzionala egin bazen ere, aurten beste urrats bat emango dutela adierazi dute: “Programazio bereziki zabala antolatuko antolatuko dugu 90. urteurrenarekin batera, indarkeria eta errepresioa jasan zutenak gogorarazteko eta haien istorioak berreskuratzeko”. Bide batez, belaunaldi berriei bizikidetzaren, demokraziaren eta giza eskubideen errespetuaren balioak helaraziko dizkietela gehitu dute. 

“Udalean Memoria Demokratikoa kudeatzeko ardura hartu genuenean argi geneukan Irunek ezin zuela alde batera utzi bere historiaren zati hain garrantzitsu bat”, adierazi du Gorka Alvarezek, Irungo Udaleko Memoria Demokratikoko ordezkariak. Aste honetarako antolatutako programa borondate politikoaren erakuslea dela diote jeltzaleek. “Aurten, gainera, Irun osoak duela 90 urte gertatutakoa ezagutzeko, gogoratzeko eta aitortzeko balio izatea nahi dugu. Datozen urteetan ere hiriak 1936ko gertaerak gogoratzen jarraitzea nahi dugu”.

No hay comentarios: